Kulturea  IV. urtea // 134. zenbakia

'Emakume lanean' erakusketea Euskal Abertzaletasunaren Museoan


Bizkaie!

Artea Arratiako udalerrian dagoan Euskal Abertzaletasunaren Museoko Manu Egileor aretoan, 'Emakumea lanean' argazki-erakusketea egongo da ikusgai datorren abenduaren 31ra arte.

Argazki-erakusketa hori BBK Fundazinoaren ekimen bat da eta argazkilari profesionalek ataratako irudi ugari biltzen ditu.

'Emakumea lanean' erakusketak argazkigintza dokumentalaren alderdi iradokitzaile bat erakusten dau: emakumea etxeko zereginetan zein nekazaritza, administrazino edo merkataritza lanetan, horreetako batzuk tradizinoz haren ardurakoak izandakoak. Beste irudi batzuetan emakumea zeregin gogor eta orain zorionez ahaztuetan lanean aurkezten daben irudiak be erakusten dira.

'Emakumea lanean' erakusketea 2005eko abenduaren 31ra arte ikusi ahal izango da Artea Arratiako udalerrian dagoan Euskal Abertzaletasunaren Museoko Manu Egileor aretoan, martitzenetik barikura, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, eta domeka eta jaiegunetan, barriz, 11:00etatik 14:00etara.