Musikea  IV. urtea // 134. zenbakia

Power Records disko dendearen 15. urteurrena


Gotzon Uribe

Bilbon eta Bizkaia mailan musika eragile legez disko denda garrantzitsu bat badago, hori Bilboko Power Records dendea da. Capitol zinemen aurrez aurre dagoan dendeak hamabost urte beteko ditu hilebete honetan, zemendian. 90. hamarkadearen hasieran zabaldu ebazan ateak. Ssaoi haretan, rock alternatiboa zalakoaren boom ikaragarriaren ostean, Bilboko txoko honetan ‘musika espezializatua’ topetan eban edonork erosten ebazan diskoak. Eta ez hori bakarrik: musikaz berbalditxuak egiteko aukerea be egoan eta badago Power Records dendan.

Saltoki erraldoi eta megadendaz betetako urteotan, Power Records dendan diskoa eta, oro har, musikea zaindu egiten dabe. Jenteari aholkuak emoten deutsiez, nobedadeak entzunarazo, lagundu... Beste edozein dendatan egiten ez dabena, azken batean.

Jazz, pop, metal, musika amerikarra, inportazinoko diskoak, dvd-ak… Danetarik topau geinke han. Ganera, hainbat kontzertutara joateko sarrerak be badagoz salgai.

Holan ba, zemendiaren 3an 15. urteurrena ospatzeko jai berezia antolatu dabe Bilboko Kafe Antzokian. Egun horretan, Ingalaterrako talde historiko bat izango da Bilbon, Leeds urian sortutako ‘The Wedding Present’. Azken urteotan ez dabez kontzertu ugari eskaini baina orain lan barria atara dabe, ‘Take Fountain’. Sonoridade propio baten jaube da taldea, musika eszena baten sortzaile, eta bere garaian John Peel Ingalaterrako irrati gizon historikoagaz sesino esanguratsu batzuk grabau ebezan. 1985an hasi ziran eta lehenengoz joko dabe Euskal Herrian.

Jaian bertan, kontzertuaren ostean DJ Birdy izango da, Bilboko musika elektronikoaren ordezkari ezaguna. DJ Odota eta LG Funk be izango dira.

Gau berezia musika fina entzuteko. Ez hutsik egin!