CAF enpreseak Abiadura Handiko 10 tren egingo ditu Turkiarako
Bizkaie!
Beasaingo CAF fundazinoak kontratu garrantzitsua berbatu dau Turkiako trenbideetako arduradunakaz eta 180 milioe euroko zenbatekoagiatik Abiadura Handiko 10 tren egingo ditu.
Euskal Herriko enpreseak Turkian lortzen dauen lehenengo kontratua da eta gogoan hartzekoa orain arte Espainiako enpresa batek be ez dauela Abiadura Handiko trenik egin atzerriko herrialde batentzako
CAF fundazinoak Bombardier konpainia kanadarra eta Japoniako Mitsubishi eta Hitachi enpresek eratutako partzuergoa izan ditu lehiakide eta, esandako moduan, azkenean, Euskal Herriko enpresea aukeratu dau Turkiak.
Kontratuaren arabera, CAF fundazinoak 10 tren egingo ditu, bakotxak bidaiarientzako sei bagoi izango ditu eta Ankara-Istanbul ibilbidea egiteko pentsauta dagoz.
Trenek 250 kilometro orduko abiadurea hartu leikie eta tren bakotxak kafetegia, lehen eta bigarren mailako bagoiak eta mobikortasun arazoak dabezanentzako gune bereziak izango dabez.
Gaur egun, CAF fundazinoaren trenak Espainian, Mexikon, Irlandan eta Aljerian dabiz eta Euskal Herriko enpresak egindako metroak, barriz, Erroman eta Bruselan.