'Lir', sei graduko ‘ardao’ barria
Beraz, ‘Lir’ edaria ardaoaren usaina, gusto eta ezaugarriak dituan 6 ºko edari generiko barria da, ‘Lirisazino’ deitutako prozesuaren bidez egindakoa. Prozesu hau Bordeleko Lir enpreseak asmau eban. Ardaoa egin ostean, molekulak banatu behar dira eta, hor, ardaoaren osogai nagusiak, berezkoak, mantendu egiten dira. Ez da osogai kimikorik erabilten eta edozein ardaogaz (gorria, zuria, baltza...) egin daiteke.
Edari honen sortzailea La Cadiére d´Azur izeneko Bordeleko bodegea izan da eta orain arte 2500 botila egin dabez. Arrakasta handia izan dau eta aditu askok dinoe gusto eta usainari jagokonean ez deutsola ezer zor ohiko ardaoari. Dastaketa-proba batean, ardao-dastatzaile ezagun batek ez ei eban desbardintasuna igarri. Beraz oso edari interesgarria da ‘Lir’ eta hur-hurretik jarraituko dogu.
Imanol Sarasola,
enologoa
Bizitza estiloaren aldaketak, azken garaiotako osasunaren ganeko ardureak eta edari alkoholikoak edan ostean ez gidatzeko Gobernuak eginiko kanpainak dirala eta, orain 30-40 urte edaten zanaren erdia kontsumiduten dabe Frantzian; 60ko hamarkadan 100 litro ardao personako kontsumiduten ebezan eta, 2004an egindako ikerketa baten arabera, personako 58 litro kontsumidu ziran urte horretan.
Frantziako ardaogintzearen industrian, 500.000 lagunek egiten dabe lan eta 5.700 miloe euroan balorauta dago bertako jarduna. Halanda be, azken urteotan beherantz joan dira hango ardaoen kanpo-salmentak, % 10eko beherakadeagaz gitxi gorabehera (jatorrizko izentapena daukien ardao preziatuen kasuan ezik), bertatik kanpo egiten diran ardaoen prezio bajuak dirala eta (Hego Amerika, Ekialdea...).
Alkoholik bako garagardaoen arrakastea ikusita, hainbat ardaogile estadubatuar eta australiar saiatu ziran ardaoagaz gauza bera egiten baina arrakasta handirik lortu barik.
Bordeletik hur dagoan enpresa txiki batek orain dala hile batzuk sei gradu alkohol daukazan ardaoa egitea lortu eban, miloe erdiko inbersinoa egin ostean. Normalean, ardaoak 12-13º gradukoak dira. Ganera, ez ei dau gustorik galtzen, ezta usaina eta jatorrizkoaren berezitasunik be. ‘Lir’ izena jarri eutsen edari barri honi, izan be, Frantziako legeriak ezinbestekotzat joten dau 8º eukitea ardaoa izateko.