Hegazti-gripea
Amaia Laforga,
Dietetika eta Gizaki Elikaduran diplomaduna
Aste honetako gaiak ez dauka lotura zuzenik elikadureagaz baina azken asteotan alerta-egoerea sortu da Europan agertu dalako hegazti-gripea. Halan da be, gurean, komunikabideek ikuspuntu alarmistea emon deutse barriari, batez be elikadurearen ikuspuntutik, hau da, gatxa Europan egonik, ¿oilaskoa jan geinke? itauna zabaldu da.
Hagazti-gripea, hegaztien gaixotasuna da, gripearen birusaren anduin-A-k eragina. Italian identifikau eben zientzilariek lehenengoz orain ehun urte.
Infekzinoak, gizaki-gripeak lez, síntoma desbardinak eragin leikez eta arina, oso larria eta hilgarria be izan daiteke.
Jkaina, izurriteak kontroleteak arrazoi ekonomikoak ditu; hemen adibide bat: Estadu Batuetan 1983 eta 1984. urteetan 17 miloe hegazti sakrifikau ebezan izurritea kontroletako, ze % 90eko hilkortasun-tasea lortu eban birus patogenoenak. Kontuak kontu, 65 miloe dolarrekoa izan zan kostua. Italian 1999 eta 2001 bitartean 13 miloe hegazti akabauiu ebezan.
Hegazti-gripearen zabalkuntza
Uretako hegazti migratzaileak dira birusaren gordailu naturalak, batez be, basahateak. Normalean basahateak ez ditu gripeak kutsatzen, gatxaren eroaileak dira. Beste aldetik, etxe-hegaztiak oso ahulak dira birusaren aurrean eta gripea hartu eta izurriterako aukerak ugaldu egiten dira. Etxe-hegaztiak eta uretako hegaztien arteko kontaktua izurriteen arrazoi zuzena da, eta hegaztiak bizirik saltzen diran merkatuetan epidemia zabaltzen da.
Hegaztiek korotzen bidez birusak kanporatzen dabez, lurra eta hautsa kutsatuz. Aireak eroaten ditu birusak erropak, zaindarien zapatak, kabiak... transmisino agenteak dira baserriz-baserri, merkutuz-merkatu. Basa-hegazti eta etxe-hegaztien arteko birusen garraioa euliak eta sagutxoak dira.
Hegaztien artean epidemia larria eta denpora luzean sueratu ezkero, hegazti gaixoakaz kontaktuan dagozan personak, gripea hatu leikie, baina beti airearen bidez, hau da, arnasaren bidez.
Gaur egun ez dago baieztua personen artean posible danik gaixotasunaren transmisinoa. OME (Osasunaren Mundu Erakundea) ikertzen ari da birusak zelan aldatu leiken bere informazino genetikoa, gizaki-gripearen beste mueta bat sortarazoz. Baina, oraingoz, lasai egon gaitekez, orain arte ez da holakorik pasau eta!!
Guauzaj holan dirala, hegazti-gripeari buruz apur bat gehiago dakigu. Laburzurrean:
-Hegazti-gripea, giziaki-gripearen ekibalentea da, baina hegaztietan.
-Naturan dago, munduan zehar.
-Hegazti-gripea baserrietara heltzen danean oso larria da epidemia, ze oso azkar zabaltzen da eta oso gatxa da epidemia gerarazotea.
-Personak gaixotu daitekez baina modu ez-zuzenean. Birusen karga handia egon behar dau airean, eta persona ahulak erasoten dabez birusek.
-Gaur egungo arazoa ekonomikoa da, izan be, herrialde bateko etxe-hegazti ia guztiak sakrifikatutak izan ohi dira.
-Osasun publikoaren ikuspuntutik, arazoa birusaren mutazinoan dago, personatik personara arteko infekzinoa inoiz agertzen baldin bada.
-Eta gehien ardura deuskuna: OILASKOA EDO HEGAZTIAK JAN EZKERO, EZ DA GRIPEA HARTZEN.
-Gehienez merkatuetan oilasko gitxi egotea eta prezioa karutzea pasau daiteke.