Zigor Aldama: 'niretzat oporraldi onena etxean egotea da'>
3.- Tsunamia orain urtebete izan zan. Zer espero dozu han topetea?
Egia esan, ez dakit. Nik uste dot Tailandia espero dodana baino askosaz be hobeto egongo dala, ezer pasauko ez balitz legez. Sri Lankara lehenengoz joango naz, horregaitik ezin dot imajinau zer topauko dodan. Halanda be, baliteke oraindino egoerea negargarria eta mingarria izatea, ia 200.000 lagun hil ziran eta. Kontuan hartu behar da historiako hondamendi natural handiena izan zala Indonesiako tsunamia. Borrau ezineko markea itxi dau gizartean, betiko.
4.- Preparauta zagoz han ikusiko dozuzanak irensteko?
Lehenengoz noa hondamendi naturala dan leku batera eta bai, neuregan eragina eukiko dauela uste dot. Beti noa jentearen istorioak topetan eta askotan min emoten deutsu han zelan bizi diran ikusteak. Gu hemen ondo bizi gara eta ez gara konturatzen zein txarto bizi diran kanpoan. Jentea oso txarto bizi dan lekuetan egonda nago, baina oraingoan desbardina da. Hango biztanleek lehen baeuken biziteko beste eta egun batetik bestera familia barik, etxe barik eta jateko barik geratu ziran orain urtebete. Horregaitik uste dot ikuspuntu honek eragin gehiago eukiko dauela niregan. Eta, egia esan, holako egoerek lagundu egiten deuste bertoko bizimodua baloretako, zein ondo bizi garan jaubetzeko.
5.- Turismoak oinarri sendo bako herrialdeei on ala kalte egiten deutse?
Turismoak alde biak daukazala uste dot, ona eta txarra. Turismoa Tailandiako industria edo zerbitzurik indartsuena da. Askotan, baina, gitxiengo etnikoei eta tailandiarrei eurei be kalte egiten deutse, euren oinarriak ahaztuten joaten diralako. Baina, bestetik, turismoari esker bizi dira. Horregaitik dinot alde bi daukazala.
6.- Horrenbeste behar egin ostean, akaso aurten ur gardeneko hondartzaren batean ikusiko dogu Zigor, eguzkia hartzen...
Ez. Hau, akaso, lanpetuen ibiliko nazan bidaia da. Hilebete bira be ez da heltzen eta gauza asko daukadaz egiteko, bost herrialdetara joan behar dot eta. Agendea oso lotuta daukat eta bete egin behar da. Ur gardenak ikusi egingo dodaz, bai, baina ikutu ez.
Eta noiz joango da Zigor oporretan?
Nire lana asko gustetan jat eta ez dot oporretan joateko behar hori ikusten. Ganera, arazo bat daukat: nora joango nintzateke oporretan? Niretzat, akaso, oporraldi onena etxean egotea da.
Saioa Torre Gereketa
Urriaren 30ean hartu dau hegazkina eta abenduaren 17an egongo da bueltan. Pasa dan urteko abenduaren 26an izan zan tsunamiak kaltetutako herrialdeak ditu jomugatzat oraingoan. Bakarrik joan da, Hong Kong-era lehenengo eta hortik aurrerakoak, inork baino hobeto, berak kontauko deuskuz:
1.- Laburrean, nondik-nora ibiliko zara datozan hileotan?
Oinarri legez Singarpur hartuko dot eta handik egingo dodaz ganerako herrialdeetarako joan-etorriko hegaldiak. Lehenengo, Sri Lankara joango naz. Helburuak bi dira: batetik, tsunamia izan eta urtebetera ha zelan dagoan ikustea eta, bestetik, ‘Eelam Tamilen Askapenerako Tigreak’ gerrillearen nondik-norakoak aztertzeko. Ostean, barriro Singapurrera eta handik Sumatrara. Han, baita, tsunamia izan eta urtebetera dagoan egoerea aztertuko dot eta, bestalde, Aceh probintzian oraintsu lortutako bake-egoerearen ganean be ikertu gura dot. Handik, Singapurrera bueltan eta ostean Tailandiara. Tsunamiaren gaia landuko dot baina hainbat erakundegaz daukadaz alkarrizketak berbatuta, batez be emakumeak eta prostituzinoagaz zerikusia daukien gaiak jorratzeko. Beste hainbat erreportaje egitea be gurako neuke, hegoaldeko hondartzak zelan geratu diran, hegaberen habiak hartzen dabezanakaz be bai.
Akaso Taiwanera be joango naz, hango presidenteari alkarrizketea egiteko datea zehazten bada, behintzat.
2.- Helburu asko daukazuz, beraz.
Tsunamia izan eta urtebetera herrialde hareek zelan dagozan ikustea da bidaiaren helburu nagusia. Bialdutako laguntzinoak zeozertarako balio izan dauen jakin gura dot eta zonalde bakotxaren erabarritze-mailea aztertuko dot. Badakit Tailandian turismoak asko lagundu dauela eta hortik lortutako diruari esker herrialdeak beste batzuk baino lehenago egin ahal izan dau aurrera. Baina beste zonalde batzutan, gauzak askosaz be astiroago doaz eta gaixotasun ugari dagoz tartean. Hori da, batez be, helburu garrantzitsuena.
Halanda be, ezin dot horren bidaia karua preparau erreportaje bakarra egiteko. Horregaitik, beste gai batzuen ganean be idazteko aprobetxauko dot, batez be gai politikoak, ekonomikoak eta sozialak jorratzeko.