Musikea  IV. urtea // 133. zenbakia

Makala 'Hondartzan'


MAKALA Hondartzan Tour

Urria:
27 Etxekalte Danz Club DONOSTIA
28 Lur ELIZONDO
29 Bullit Groove Club BILBAO + Charly Brown

Zemendia:
04 Club Nicollete IRUĂ‘EA + Txabi Funtsak
05 Cairo Stereoclub GASTEIZ + Cubo
10 Carib club POBLE NOU - BCN
11 Fonfone Club BARCELONA
16 Tempo Club MADRID + Javi Bayo

Abendua:
7 Atxo Fun Fun "The Balde Party" DURANGO
13 Kaffe Burger BERLIN + Marek 131
15 Kaffe Burger BERLIN + Duplikat Djs
17 Lovelite BERLIN + Duplikat djs&more

Arkaitz Billar

Gau batez Donostiara joan eta dantzarako musika zaintzen dauen club baten bila bazagoz Etxekaltera joateko esango deutsu batek baino gehiagok. Leitekeana da bertan musikea jarten topatuko dozun tipo handia Makala izatea.

Aldiz, zeurea egun argiko planak badira eta Zarautza bazoaz, itsasoa ikusteko atxakiagaz, akaso taula baten gainean olatuakaz burrukan orekeari eusteko saioan topauko dozuna izango da.

Beraz, surfa, musikea eta dantzea aitatu doguz, izan be, danak batzen ditu Mikel Unzurrunzaga Schmitzek, Makalak hain zuzen. Bat egin, funk, dub, reggae, hip hop eta elektronikea. Batu eta jantzi, maiz abestiak erritmo desbardinakaz jantzi beharrean gatxena erritmo desbardinak abestiakaz janztea izaten baita. Hori da, DJ, musikari, surflari zarauztarrak lortzen dauena bere bigarren lan honegaz. Aurretik baeukan 'Makala Plays Novophonic' (CD Novophonic 2002) diskoa argitaratua. Halan da be zer esan dogu? Zarauztarra? Ez al zan bada Alemaniarra?

Roberto Sanchezegaz (Lone Ark, Loud&Lone, BDF,...) grabatua, kantauri itsasoko uretan be mobiduten dan kantabriako surflari honek badauka Makalagaz amankomunean beste zeozer, King Tubby Dub maisuagazko mirespena hain zuzen. Hurreratzen ari dan neguan ezinbesteko egingo jakun eguzkia dakarren diskoa da honakoa, kontrakoa emoten badau be, hotza hondartzeagaz girotu baitaiteke. Hori da behintzat Makalak dakarrena, negurako surfa.