Musikea  IV. urtea // 133. zenbakia

Bilboko Udalak 'Bilbo Hiria' XVIII. Pop Rock Lehiaketea abiarazo dau


Bizkaie!

Bilboko Udaleko Hezkuntza, Gazteria eta Kirol Sailak antolatzen dauen 'Bilbo Hiria' Pop Rock Lehiaketearen XVIII. edizinoa martxan dago. Hamazazpi edizino igaro ondoren, Euskal Herrian zein Estadu espainiarrean musika lehiaketa ospetsuena bihurtu da, eta orain Europako talde gazteentzako erreferentzia izateko asmoa dauka.

Azken urteetan lez, parte-hartzea Europako taldeei zabalik dago eta hiru musika mueta izango dira, hau da, Pop Rock, Metal eta Joera Barriak.

Sariei dagokienean, 34.000 euro banatzen ditu esku-dirutan eta gainera, bi disko grabetako aukerea emoten dau, musika-tresnak erregaletan ditu eta beste jaialdi batzutan joteko aukerea be eskaintzen dau. Lanak aurkezteko epea abenduaren 31n amaituko da.

Bilboko Udaleko iturriek gogoratu dabenez, aurreko edizinoan 1.063 talde aurkeztu ziren danetara; 24 kontzertu egin ziran eta gitxi gorabehera 10.000 bat ikusle izan ziran emonaldiotan.