Euskaldunok munduan  IV. urtea // 133. zenbakia

Euskal musikea Berlinen


Iratxe Ormatza

Berlinen, ‘Baskenland 2005’ Euskal Herriari eskainitako astea izan zan pasa dan astean. Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak eta Berlineko Cervantes Insitutuak antolatu eben jaialdia, hainbat ekitaldigaz. Batetik, Mercedes Perez, Goethe Unibersidadeko euskerea eta euskal kultura irakasleak euskerearen ganeko ikastaro laburra eskaini eban. Bestetik, Cervantes Institutuan ‘Zaharregia, txikiegia again’ aurkeztu eben Kirmen Uribek, Mikel Urdangarinek, Rafa Ruedak eta Bingen Mendizabalek.

Eta azkenik, herri kirolek, musikeak eta sukaldaritzeak lekua izan eben. Batetik, Euskal Herriaren ganeko ikus-entzunezkoa eskaini eben; bestetik, txalapartea, artisautzea, pelotea eta herri kirolak Nikolaokirchplatz-eko protagonistak izan ziran. Eta horregaz guztiagaz batera, Errioxako ardaoa, txakolina eta pintxoak probetako aukerea izan eben hara hurreratu ziranek.