Arriaga konpositorearen lana San Franciscon
Iratxe Ormatza
Juan Crisostomo Arriagaren lana Boccherini konpositorearenagaz batera eskaini dabe San Franciscon (Ameriketako Estadu Batuak). Jordi Savall zuzendari katalanak alkartu ditu musikari biak. Bera Barrokoko eta Errenazimenduko musikan aditua da.
Joan dan astean San Franciscon ‘Philarmonia Baroque Orchestra’ zuzendu eban Savallek. Kontzertu bakarrean Luigi Boccherini italiarraren eta Arriagaren musikea imini ebazan orkestrearen instrumentuetan eta Arriagaren ‘Esklabo zoriontsuak’ operea jo eben.
Hamahiru urte baino ez eukazan Arriagak ‘Esklabo zoriontsuak’ operea sortu ebanean. Sormen handikoa zan Arriaga. Euskal Herrian emon ebazan lehengo hamabost urteak eta, gero, Parisera joan zan. Hamazortzi urtegaz, Pariseko Kontserbatorioko irakasle sartu zan. 1806an jaio zan eta 1826an hil, hogei urte bete baino lehenago. Hori dala eta, bidean geratu zan Arriagaren sorkuntzea.