‘Transcript’ aldizkaria eta euskal literaturea
Artikulu horreekaz batera, antologia bat osotu dabe. Bertan, hainbat idazleren testuak itzuli dabez ingelesera, frantsesera eta alemanera. Arantxa Urretabizkaia, Mariasun Landa, Lurdes Oñederra, Joseba Sarrionandia, Bernardo Atxaga, Ramon Saizarbitoria, angel Lertxundi, Aingeru Epaltza, Iban Zaldua, Pello Lizarralde, Xabier Montoia, Inazio Mujika Iraola eta Harkaitz Canoren testuak aukeratu dabez antologiarako. Testuez ganera, idazleen ganeko biografia txikia be osotu dabe.
EIZIE Euskal Itzultzaile, Interprete eta Zuzentzaileen Elkarteak egitasmoa kudeatu eta itzultze lanetan be lagundu dau. Olaziregiren esanetan, alea atara izana garrantzitsua da euskerazko literaturea kanpoan zabaltzeko, interesa sortzeko eta, gerora begira, nazinoartean kontaktuak eta laguntzak jasoteko.
Iratxe Ormatza
Literaturearen ganeko aldizkari elektronikoa da Transcript eta azken zenbakia euskerazko literatureari eskaini deutso. Urriaren 20an aurkeztu eben Frankfurteko Liburu Azokan. Aurkezpenean Euskal Editoreen Elkarteko Jorge Gimenez eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburu Miren Azkarate egon ziran. Ganera, Alexandrta Buchler, Transcript argitaratzen dauen ‘Literature across Frontiers’ programako presidentea be han izan zan. Programa horren helburua Europako hizkuntza gitxituetan idatzitako literaturea bultzatzea da.
Mari Jose Olaziregi Euskal Herriko Unibersidadeko irakaslea izan da euskerazko narratibeari eskainitako alearen arduraduna. Berak aukeratu ditu liburuan agertzen diran testuak eta artikuluak. Horrezaz ganera, ingeleserako, alemanerako eta frantseserako itzulpenak be koordinau ditu. Izan be, Transcript hizkuntza horreetan argitaratzen da. Mari Jose Olaziregi filologoa, kritikaria eta Euskal Litaraturea Zabaltzeko Batzordeko kidea da.
‘Antxinakoa baina gazte’ izena jarri deutsie aleari. Aiora Jaka itzultzaile eta Birminghameko irakasleak euskerazko literaturearen itzulpengintzearen eta horrek nazinoartean daukan lekuaren ganean idatzi dau. Jorge Gimenezek euskerazko editoreen industriari heldu deutso artikuluan eta Mari Jose Olaziregik berak azken 30 urteetako literaturearen ganean idatzi dau, genero guztiak kontuan hartuta.