Daniel Craig izango da James Bond barria
Bizkaie!
Daniel Craig britainiarra 200 aktoreren artean aukeratu dabe 007 agentearen pelikula barrian protagonistea izateko.
Hogeita hamazazpi urteko aktore britainiarrak prentsaurrekoan adierazo eban pozarren dagoala Pierce Brosnanen ordezkoa izango dalako. Lan hau erantzukizun handia dala esan dau eta ahalik eta ondoen egiten saiatuko dala nabarmendu. 007 agentearen 21. filma izango da 'Casino Royale' eta urtarrilean hasiko dira grabetan. Oraingo honek Martin Campbell izango dau zuzendari.
Sean Connery aktore eskoziarra izan zan James Bond antzeztu eban lehenengoa (1962tik 1971ra bitartean) baina George Lazenbyk ordezkatu eban 1969an. Roger Moore izan da, halan da be, urte gehien iraun dauena lan hori egiten (1973-1985). Timothy Daltonek, barriz, 1987 eta 1989 artean bete eban rol hori eta Pierce Brosnan izan da azken 007 agentea.
Craigegaz batera lehian, beste aktore ezagun batzuk ziran James Bonden rola egiteko: Clive Owen, Ewan McGregor, Jude Law eta Colin Farrell.