Kike Turmix hil da Madrilen, minbiziak jota
Bizkaie!
Kike Turmix hil da gaur Madrilen gibeleko minbiziak jota. Turmix The Pleasure Fuckers taldeko abeslaria izan zan eta Malasaña auzo madrildar ospetsuko sinboloa. Kantari bilbotarra punk musikearen bultzatzaileetako bat izan zan 'Movida madrileña' izeneko mobimentuko azken urteetan.
Undergroundean mobidu zzn arren, The Hellacopters, Backyard Babies edo Gluecifer lako talde eskandinaviarrak ekarri eta ospetsu bihurtu ebazan Euskal Herrian zein Espainian. Horrezaz ganera, Cynics edo Dictators lako talde mitikoak berreskuratu ebazan belaunaldi gazteentzako.
Ohikoa zan gauetan, batez be astegoienetan, diskoak jarten eta jenteagaz berba egiten Malasañako taberna enblematikoenetan: Tupper Ware, No Fun edo Via Lactean. Hain zuzen, joan dan eguenean, azken taberna horretan bilera bat egin eben haren lagunek babesa helarazoteko.