Musikea  IV. urtea // 132. zenbakia

'Gose' taldearen lehenengo lana


Bizkaie!

Trikia eta sexua. Buztarketa hori da Gose taldearen lehenego diskoaren oinarria. Arrasatetik jatorkuz Ines Osinaga (ahotsa eta trikia), Iñaki Bengoa eta Tadeos. Orain urtebete hasi ziran alkarregaz lanean eta emoitza kalean dago daborduko.

Trikia elektronikeagaz batzen dau Gosek eta, tartean, hainbat musika-estilo jorratzen ditu, elektro-jazza, tangoa, sehaska kantak, afro-brasiliar perkusinoak, technoa, punka... Panderoa be entzun leike, berba lizunakaz nahastean.

Diskoa Arrasateko Shot estudioan grabauta dago Iñaki Bengoaren gidaritzapean. Evaristo ('Gatillazo' eta 'La Polla Records') euskeraz kantetan, Francis ('Doctor Deseo'), Juanito Sangre ('Ekon') eta Jimy ('Soziedad Alkoholika'), Tr2no eta Txema ('Bad F-Line') entzun leitekez trikiaren kulturea irauli leiken diskoan.