The Uski´s taldearen 'Itxosun zarati'
Bizkaie!
Elantxobetik eta Ibarrangelutik jatorkuz The Uski´s. Itsasoa, olatua, hondartzea, uraren zaratea, surfa... barru-barruraino sartuta daukiez eta hori erakutsi gura izan dabe 'Itxosun zarati' izenburupean kaleratu barri daben lehenengo diskoan. Euren berbakera berezia erabilten dabe kantetako eta itsasoa daukie inspirazino-iturri nagusitzat. Koruak egiteko jokerea daukie, askotan hiru edo lau ahotsetara ganera, eta horrek, sarritan, 'Beach Boys ekarten dau gogora', dino Ritxi Aizpuru Oihuka diskoetxeko arduradunak.
Diskoa Mungiako Lamina estudioan grabau, nahastau eta masterizau dabe Natxo Liberty soinu teknikariagaz urte hasieran. Daborduko hainbat zuzeneko be eskaini dabez, Gatibu taldearen telonero lanetan ibili izan diralako, eta aurrerantzean hainbat kontzertu eskaintzea da euren helburua.