Euskaldunok munduan  IV. urtea // 132. zenbakia

William Douglass Katedra Saria Gregorio Monreal Zia Doktorearentzat


Bizkaie!

Willian Douglass Katedra Saria jarri dabe martxan egunotan Reno Nevada Unibersidadeko Euskal Ikasketen Zentroak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Kultura eta Kanpo Hartu-emonen sailak. Euskal kulturearen inguruko ikerkuntzetan sakontzeko laguntzinoa eta bultzadatxua eskaintzen dira beka honen bidez. Urtero, Euskal Ikasketen inguruan behar egin dauen persona bati emongo jako, Renoko Euskal Ikasketen Zentroan urte osoa ikertzen emoteko. Lehenengo bekaduna Gregorio Monreal Zia ikerlaria hautatu dabe aho batez Zentroko irakasleek. Zuzenbidean Doktorea da Monreal eta hainbat unibersidadetan egin dau lan, baita Euskal Herrikoan be. Gaur egun, Nafarroako Unibersidade Publikoan Zuzenbidearen Historia irakasten dau.

Monreal irakasleak 2005-2006 ikasturtea Nevadako Unibertsitatean, Renon pasauko dau. Urte horretan, euskal instituzino politikoen garapena ikertuko dau. Ostean, liburu bat idaztea izango dau helburu legez. Daborduko Monrealek badauka liburu bat, ingelesez, Bizkaiako Foro Zaharren ingurukoa. Estadu Batuetako, Britainia Handiko eta Kanadako Zuzenbide Eskola ezagunenetan dago daborduko liburu hau. Ganera, hainbat unibersidadetan berbaldiak emoten ditu euskal kulturearen, politikearen eta gizartearen inguruan.