Sarean  IV. urtea // 132. zenbakia

Dirua irabazteko beste bide bat


Gotzon Plaza

Oraingo barria Txiletik jatorku. Bertako enpresa batek urrezko bidea topau dau Internet-eko teknologia erabiliz. Zer egin dabe ? Itxuraz, webgune oso arrunta eta normala preparau dabe www.diabolas.cl

Bertan zerbitzu desbardinak eskaintzen dabez baina bereziena zera da, bateren bat ezkontzako desleialtasunetan sartuta balego eta horretarako holako koartadaren bat behar izan ezkero, enpresa honen zerbitzuetara jo leike. Lagun zahar baten gonbidapena jasoten dogula edo holako kongresuren bat daukagula edo enpresak egun pare batzuetarako nonora bialtzen gaituala, danak atxaki baliogarriak izango dira gure ezkontidea engaineteko.

Eta bitxiena zera da, enpresa honetako zerbitzu berezien bezero tipoa honakoa dala: Txileko uriburuko (Santiago) emakumezkoa eta normalean, aldian aldiko 'lanak' egiten dituana.

Webgunearen arduradunak pozarren dagoz negozioa ezin hobeto joakelako. Erantzuna sekulakoa izan da eta bulego barriak zabaltzeko asmoa be iragarri dabe.