Musikea  IV. urtea // 132. zenbakia

Oihuka diskoetxearen nobedadeak


Klasikoakaz jarraitzeko, ‘Las Vulpes’ be albiste dira. Urteak emon dabez isilik eta taldeari amaiera zintzoa emoteko lehenengo diskoa grabau dabe, euren 12 kanta garrantzitsuenakaz. Ganera, bost agur-kontzertu preparau dabez.

‘Odola sutan’ deitzen da Idi Bihotz taldearen bosgarren diskoa. Power-metala eta metal melodikoa jorratzen dabez.

Bestetik, Doctor Deseoren antzera, Hertzainak-ek ‘Zuzenean’ kaleratuko dau, 1991n Bergarako Txibisto aretoan grabautako disko bikotxa DVD formatoan.

Azkenik, ‘Hotelero kantuak’ izango da Asier Serrano eibartar kantariaren lan barria, bere bakarkako laugarren diskoa, rock eta pop doinuak buztartzen dituan diskoa.

Gotzon Uribe

Urtero legez, udazken aldera euskal diskoetxeek nobedade ugari plazaratzeko aukerea izaten dabe. Talde barrien diskoak, berargitarapenak, dvd formatuko materiala… Oihuka diskoetxe donostiarrak be badauka barri ugari datozan hilabeteotan plazaratzeko.

‘Gose’ hirukoteak aurkeztu barri dau diskoa. Arrasateko taldea Ines Bolinaga (ahots eta trikia, Ekon taldean ibilitakoa) Iñaki Bengoa eta Tadeosek (programazinoak, Bad f-Line taldekoak) osotzen dabe. Trikia eta elektronikea batzen dabez lehenengo lanean eta kolaborazino ugari izan dabez, tartean La Polla taldeko Evaristorena eta Doctor Deseo taldeko Francis kantariarena.

Bizkaiko Ibarrangelu eta Elantxobe herrietatik dator ‘The Uski’s’ talde barria. Boskote legez, rock bizgarri, alai eta dantzagarria jorratzen dabe. Melodia biziak Beach Boys edo The Beatles taldeen eraginpean. Gatitu taldearen disko barriaren aurkezpen kontzertuetan euren telonero lanetan ibilitakoak dira.

Metal doinuak Abandiño aldetik datoz ‘Sarean’ diskoagaz. ‘Muted’ taldearen lehenengo lana da eta 80. hamarkadako techno musikearen eragina igarten da metal doinuakaz nahastauta. Kauta taldeko Mikel abeslariak hartzen dau parte kantu batean.

Bilboko ‘Doctor Deseo’ taldea Gor diskoetxean ibili ostean, oraingoan Oihukagaz atarako ditu ‘Metamorfosis’ izeneko DVD eta CDa. Bilboko Arriaga Antzokian 2005eko urtarrilaren hasieran grabautako kontzertua izango da ikusgai eta kantarik esanguratsuenak topauko doguz. Ordu biz, 25 kanta entzuteko aukerea eukiko dogu, 48 orriko libutxu eta guzti.