Jan-edanak  IV. urtea // 131. zenbakia

Onddoak kipula prijiduagaz

Onddoak kipula prijiduagaz

Osogaiak (4 lagunentzat)

-1 kg. onddo (garbi)
-Gatza
-Oliba-orioa
-Berakatz ale bi
-Ardao zuri apur bat
-Ogi birrindua
-Perejil txikitua
-Kipula txiki bat
-Uruna

Zelan egin

Lehenengo eta behin, onddoak ondo garbituko doguz trapu bategaz (apur bat bustita badago, hobeto). Ostean, zentimetro bateko laminak egingo doguz eta sartaginera botako doguz koloretxua hartu arte. Ostean, labako plakan jarriko doguz, ardao zuri apur bategaz eta gatzagaz puntuan jarrita. Gero, ogi birrinduagaz tapau eta labara sartuko dogu plakea, 180ºra 5 minutuz. Bitartean oliba-orioaz sartaginean jarri eta berakatza gorritu ostean perejila ganeratuko dogu. Gero, hori guztia onddoei botako deutsagu.

Amaitzeko, kipula prijidua egingo dogu. Horretarako, zuritu ostean, luzetara ebagiko dogu kipulea eta kapa bakotxa urunetik pasauko dogu, gero prijiduteko. Gatzean puntuan jarri, dana nahastau eta badaukagu prest gaurko platera. On egin.

Beñat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko sukaldaria

Kaixo irakurleok. Daborduko jakingo dozue onddoen denporaldia hasita dagoala. Ganera, aurten oso arin heldu da eta kalidadekoa. Basotik buelta bat emotea besterik ez dago jentetzea onddoak batzen ikusteko.

Lehenengo eta behin, aitatu behar da kontu handiz ibili behar dala onddoak batzen doguzanean. Ingurugiroa zaindu behar dogu, animaliak errespetau eta onddoak ondo ezagutu. Ni neu be joan naz basora eta Gorbeian sartu eta lasterrera harrituta geratu nintzan hango zikinkeria ikusi nebanean: kristalezko botilak, zigarroak, ezagutzen ez diran perretxikoak apurtuta... Gogoratu mendiari errespetua zor deutsagula.

Dana dala, kontua da onddo pilo bat hartu nebazala. Orain, zelan garbitu, preparau eta gordeta euki behar diran erakutsiko deutsuet, beti be onddo egokiak zeintzuk diran jakin ostean.

Gaurko errezeteak onddo mueta danentzat balio dau.