Harkaitz Canorentzat Euskadi Literatura Saria
Bizkaie!
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Euskadi Literatur Sarietako epaimahaiak Harkaitz Cano idazleari emon deutso euskal literaturako sari nagusia Belarraren ahoa eleberria saritu guran. Haur eta Gazte Literaturan, Xabier Olasoren Pupuan trapua olerki-sortea saritu dabe.
'Oso ideia originalean oinarritzen da Cano eleberri liriko hau antolatzeko. Manhattan hartu nahi daben ontzi nazietako bat da elebarriaren abiapuntua eta testua askatasun personal zein kolektiboaren metafora bikaina dala esan geinke. Idazketa landu landu eta dotorea aitagarriak dira', dino, besteak beste, epaimahaiak irabazlearen obrearen inguruan.
Olasoren lanari jagokonez, 'poemagintza garatzeko baliabide ugari eta aberatsak' erabiltea nabarmendu dabe epaimahaikoek. 'Tradizioaren usaina ekarri deusku liburu honek formetan eta moldeetan, baina gaurko egunera ekarrita', esan dau epaimahaia.
Cano eta Olasoren biografia laburrak
Harkaitz Cano Jauregi Lasarte-Orian jaio zan 1975ean. Zuzenbide ikasketak egin ebazan Donostian. Lubaki Bandan sartu zan literaturearen munduan eta 1994an argitaratu zuen lehenengo idazlana, 'Kea behelainopean bezala poesia liburua. Gero, 'Beluna jazz' (1996) eta 'Pasaia blues' (1999) nobelak, 'Telefono kaiolatua' (1997) eta 'Bizkarrean tatuaturiko mapak' (1998) ipuin bildumak, Piano gainean gosaltzen (2000) New Yorkeko kronika liburua eta 'Norbait dabil sute-eskaileran' (2001) poesia liburua argitaratu ditu. 2005ean 'Neguko zirkoa' ipuin bildumeak ikusi dau argia.
Xabier Olaso Otxandion jaio zan 1964an eta Gasteizen bizi da. Irakasle ikasketak egin ebazan, Euskal Filologia berezitasunean. Lanbidez irakaslea da Gasteizko Armentia Ikastolan. Arte poesia landu dau batez be: 'Gauaren magalean' (Berminghan, 1998), 'Datak eta posdatak' (Berminghan, 1999), 'Azalaren memoria eta Itinerarium' (Berminghan, 2001). Ume literaturan, barriz, 'Auskalo!' (Pamiela 2001) eta 'Pupuan Trapua' (Pamiela, 2004) liburuak argitaratu ditu. Laster, azken lana kalean izango da, 'Hotsateko basoa', Aizkorri argitaletxearen eskutik.