Euskadik ordezkaritzak izango ditu Alemania, Frantzia, Erresuma Batuan, AEBetan eta Kanadan
Bizkaie!
Eusko Jaurlaritzeak Alemanian, Frantzian, Britania Handian, Ameriketako Estadu Batuetan eta Kanadan ordezkaritzak edegiteko asmoa daukala iragarri dau oraintsu Idoia Zenarruzabeitia lehendakariordeak. Europa eta Amerika Iparraldeko herrialde horreetan ordezkaritzea izatea garrantzitsutzat jo dau Zenarruzabeitiak, mundu mailan pisu handia daukien herrialdeak diralako. Nazinoarteko zereginetaz arduratzen dan batzordean, Jaurlaritzak diasporan bizi diran euskaldunei laguntzinoa eskaintzeko ahal dauen guztia egiteko asmoa daukala iragarri eban.
Daborduko, Eusko Jaurlaritzak Madrilen, Bruselan eta Amerika Latinoan daukaz ordezkaritzak. Oso arin garatzen ari dira eta Europako Batasunean be zeresana hartzen hasita dagoz lehenengo biak, Zenarruzabeitiaren esanetan. Helburuen artean, Luxenburg-eko Justizia Auzitegiaren aurrean helegiteak Euskadiren izenean aurkeztea da aitagarriena, gaur egun Espainiaren bidez baino ezin leikelako egin bide hori.