Sarean  IV. urtea // 131. zenbakia

Software librearen ganeko ikastaroa


Bizkaie!

Udako Euskal Unibersidadeak (UEU) eta Asmoz erakundeak software librearen ganeko ikastaroa antolatu dau. Arlo horretan izandako garapena ikusita erabagi dabe erakunde biek ikastaroa antolatzea, orain arteko bakotasunari aurre egin guran. Prestakuntza ez-presentzialak eskainiko dabez eta erantzuna zabala izango dalakoan dagoz.

GNU/Linux sistemea, Apache web-zerbitzaria, PHP lengoaia edota MySQL datu-baseen kudeaketa-sistemea izango dira, besteak beste, aztergai ikastaroan. Instalazinoa, sistema eragileak, TCP/IP Sareak, sistemearen administrazinoa, sarearen administrazinoa, segurtasuna, webgune dinamikoen garapena eta eduki digitalen argitalpena be landuko dabez.

Ikastaroa ez da presentziala izango eta tutoretzei garrantzi berezia emongo jake. Halanda be, modulu bakotxean lau orduko saio presentzial bat egongo da (UEUren Eibarko egoitzan), ariketak argitzeko eta praktiken martxea arintzeko.

Ikastaroan parte hartzeko ez da gitxienezko titulurik eskatzen. Abenduan hasi eta 2006ko bagilean amaituko da. Izena emoteko epea urriaren 30ean amaituko da.