Amaia Agirre Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerdian
Bizkaie!
2005eko Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken laurenetako lehen saioan, Lekunberriko Plazaola Kiroldegia ganezka egoala (750 bat lagun), Billabonan orain 28 urte jaio eta Azken Gipuzkoako Txapelketako finalistea, Amaia Agirre izan zan puntu gehien lortu ebana.
Bertsolariak / Puntuazinoa:
Amaia Agirre 688,5
Xavier Silveira 668,5
Bixente Gorostidi 664,0
Estitxu Eizagirre 651,5
Igor Muniategi 622,5
Jose Juan Zubieta“Etxabe” 619,5
Epaileak:
Jon Abril, Saioa Mitxelena, Eneko Bidegain, Felix Irazustabarrena, Mikel Aizpurua, Mirari Azula, eta Joseba Santxo.
Lan puntuagarria:
- Binaka, gaia emanda, 8ko Handian 3na bertso.
- Binaka, gaia emanda, 8ko Txikian 4na bertso.
- Bakarka, lehen puntua emanda, 3 bertso 8ko Txikian.
- Binaka, gaia emanda, 10eko Txikian 3na bertso.
- Kartzelako lana: bakarka, gaia emanda, 3 bertso nahi den doinu eta neurrian.
Saioko irabazleak ziurtauta dauka finalaurrekoetarako pasea, ganerakoek puntuazinoaren arabera izango dabe finalaurrekoetara pasetako aukerea.
Hurrengo saioa, 2005eko urriaren 15ean izango da Idiazabalgo Igarondo plilotalekuan, arratsaldeko 18:00etan:
Bertsolariak:
Etxahun Lekue
Iker Zubeldia
Iñigo Izagirre
Asier Otamendi
Ekaitz Goikoetxea
Iñaki Gurrutxaga