Londres, Praga eta Berlinen egingo diran hizkuntzeari buruzko azoketan izango da euskera
Bizkaie!
Hizkuntzeari buruzko azokak egingo dira zemendian Europako hiru uri desbardinetan. Lehenengoa Londresen izango da eta ondoren etorriko dira Pragakoa eta Berlingoa. Guztietan euskera be izango da, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak jarriko dauen stand-aren bitartez.
Eusko Jaurlaritzeako Hizkuntz Politikarako Sailburuordetzeak baieztu dauenez, Londresko Language Show azokea zemendiaren 4tik 6ra bitartean egingo da. Erakusketa hau, batez be, hizkuntza barri bat ikasi gura dabenei zuzenduta dago.
Ondoren, zemendiaren 11n eta 12an, Expolingua azokearen XV. edizinoa egingo da Pragan. Bertan, hizkuntzea, kulturea eta hezkuntzea izango dira protagonistak.
Azkenik, zemendiaren 18tik 20ra bitartean, Berlingo Expolingua azokearen XVIII. edizinoaren txandea izango da. Hizkuntzei eta kulturei buruzko erakusketa handi honetan euskerak be bere lekua eukiko dau, izan be, Eusko Jaurlaritzeako Kultura Sailak stand bat eukiko dau bertan.