The DT's talde estadubatuarrak 'Nice'N'Ruff' diskoa atara dau GP Records diskoetxe gipuzkoarragaz
Bizkaie!
The DT's laukote estadubatuarrak 'Nice'N'Ruff' diskoa kaleratu barri dau GP Records diskoetxe gipuzkoarragaz eta asteon Euskal Herrian izango da taldea lan barria zuzenean aurkezteko. Danetara, hiru kontzertu eskainiko ditue: urriaren 13an, Bilboko Azkena aretoan; 14an, Donostiako Irish Disco aretoan; eta 15ean, Gasteizko Helldorado aretoan.
Dave Crider (gitarra), Diana Young-Blanchard (ahotsa), Phil Carter (bateria) eta Scott Greene (baxua, teklatuak eta saxoa) dira The DT's. Soul bikaina eskaintzen dabe, 'killer' gitarrakaz eta ahots estratosferikoakaz.
Nice'N'Ruff. Hard Soul Hits! Vol.1' da disko barriaren izenburu osoa. Taldearen eraginak zeintzuk diran argi erakusten daben soul sutsu eta indartsuko hamar bertsino batu ditue. Wilson Picketen soul klasikoan, Janis Joplin zein AC/DC dira taldearen eragin nagusienak.
Azken buruan, Rocky Ericksonen 'Don't Slander Me', Booker T And The MG's-en 'The Hunter', John Fogertyren 'Pagan Baby' edota The Artistics taldearen 'The Price of Love' kantuen bertsinoak topauko dozuez talde estadubatuarraren diskoan.