Gazte bi euskal etxeen gida sortzeko bidean
Iratxe Ormatza
Ipar Euskal Herriko Aurelie Gilles eta Sebastien Desgrans Argentinara joango dira gida bat osotzeko amesagaz. Bertan euskal etxeen barri emon gura dabe, baita topaleku horreetan egiten diran jarduerenak be. Aurelie Gillesen amesa da euskal etxerik etxe ibiltea Argentinan zehar, informazinoa jaso eta bidebatez leku ederrak ezagutzeko.
Beragaz batera, Sebastien Desgrans joango da, soinua lagun dauela. Aire, Eztiki, Ahizpak eta Eztiki taldeetan soinua joten dau Desgransek eta bere asmoak musikearen bitartez zubi bat eregitea eta argentinarrak eta euren arbasoak alkartzea dira.
Aurelie Gilles uriburuan bizi da eta bertan Marie Pourquiegaz batera aitatutako gidaren proiektuan dabil buru-belarri. Momentuz ez dakie zenbat denpora emongo daben aitatutako zereginean, beharraren araberakoa izango ei da. Argentinako lehen geltokia Euskal Aste Nazionala izango da.