Jan-edanak  IV. urtea // 131. zenbakia

Ardao-produkzinoa gehitzen doa munduan


Ardaoaren eta Mahastien Mundu Erakundearen arabera, ganera, mahastiak dagozan lur-sailek 2003-2004 urteetan goia jo dabela dino, 7919 miloe hektareagaz.

Mundu mailan ardao ekoizpenak gora egin izanak prezioen beherakadea ekarri du, batez be Europako Batasunean. Horrelako fenomenoek prezioen burrukea areagotzen dabe, batez be kanpoan saldu behar dabenen artean. Berbarako Frantzian, Europar Batasuneko produktorerik handiena izanik, 2003an 55,73 miloe hektolitro produzidu ziran (2003an 45,818), baina bertako ardaogile askok manifestazinoa egin eben gobernuari diru-laguntzinoak eskatzeko, kanpoko prezioa altuegia zala esanez.

Italia (50,962 miloe hektolitro 2004an eta 44,086 miloe hektolitro 2003an) eta Espainia (42,13 miloe hektolitro 2004an eta 40,75 miloe hektolitro 2003an) dira beste bi produktore handienak Europako Batasunean.

Ardaoaren eta Mahastien Munduko Erakundearen arabera, 2004an Europako Batasunean 180,858 miloe hektolitro produzidu ziran. Ebtik kanpo, honeek dira produktorerik handienak: Estadu Batuak (19,51 miloe hektolitro 2004an eta 20,77 miloe hektolitro 2003an), Argentina (15,64 miloe hektolitro 2004an eta 13,22 miloe hektolitro 2003an), Australia (14,71 miloe hektolitro 2004an eta 10,19 miloe hektolitro 2003an), Hegoafrika (9,13 miloe hektolitro 2004an eta 8,8 miloe hektolitro 2003an) eta Txile (6,3 miloe hektolitro 2004an eta 6,6 miloe hektolitro 2003an)

Imanol Sarasola,
enologoa

Gure inguruan, azken urteotan, ardaoaren kontsumoak behera egin badau be, Ardaoaren eta Mahastien Mundu Erakundeak egindako informe baten arabera, 2004an ardaoaren kontsumoak gora egin dau mundu osoan.

Artikulu honetan informe horren barri emongo dogu, laburrean. Munduko ardao-produkzinoaren inguruko datu batzuk emongo doguz ikuspegi orokorra izateko.

Ardaoaren eta Mahastien Mundu Erakundeak emondako datuen arabera, 1992tik aurrera, 2004 izan da oparoena ardao produkzinoari jagokonean. 2004an, 286,8 eta 294,9 miloe hektolitro bitartean produzidu ziran, hau da, 2003an baino % 9,2 eta %12,3 gehiago.

Igoera honetan itzelezko garrantzia izan dau Hegoaldeko hemisferioko ia bederatzi lurralde produziduten hasi izanak. Eragin nabarmena izan dabe munduko ardaogintzearen gorakadan. Honeek dira herrialdeak: Hegoafrika, Argentina, Australia, Bolivia, Brasil, Txile, Zelanda Barria, Peru eta Uruguay.

Informe honek, pasa dan hamarkadearen erdialdera hasi eta gaur arte aurreikusten zan ardao kontsumoaren gorakadea baieztu dau. Gorakadea astiro joan dala dino, urtetik urtera miloe bat hektolitroko igoerea izan da hain zuzen be.