Musikea  IV. urtea // 131. zenbakia

'Jaio. Musika. Hil', Berri Txarrak taldearen seigarrena


Bizkaie!

'Jaio. Musika. Hil'. Berri Txarrak talde nafarrak gaur aurkeztu dau taldearen seigarren diskoa Iruñean. Nazinoarteko diskoa dala esan geinke, munduko hainbat lekutan egin izan dabelako lan Lekunberriko mutikoek disko hau atarateko. Kantak Lekunberrin sortu, Erason Grabatu, Kansasen nahastau eta New YOrken masterizatuta dagoz. Horregaitik, aurkezpen-kontzertuak mundu osoan zehar egingo dabez. Tartean, zemendian, AEBetara eta Mexikora bueltauko dira, San Frantziskora, Tijuana Bajara eta Boisera.

Diskoan, danetara 12 kantu topauko dozuez: 1) Zertarako amestu; 2) Berba eta irudia; 3) Oreka; 4) Iparra galdu: Hegora joan; 5) Jaio.Musika.Hil; 6) Onak eta txarrak; 7) Iraultza Txikien Asanblada; 8) Bueltatzen; 9) Kezkak; 10) Isiltzen banaiz; 11) Breyten; 12) Gelaneuria.