Musikea  IV. urtea // 130. zenbakia

'Boltsiko-Musikea' egitarauak jazz, folk, boleroak eta Brasilgo musika tradizionala dakarz Bilbora


Boltsiko-Musikea

- Urriaren 6an, 20:00etan: PAULO GAIGER (Brasilgo musika tradizionala).

- Urriaren 13an, 20:00etan: TRIO SABOR CUBANO (Boleroak).

- Urriaren 20an, 20:00etan: SACRATIF (Jazz).

- Urriaren 27an, 20:00etan: IGELAREN TRIKIMAILUA (Folk).

Bizkaie!

Bilboko Udaleko Kultura eta Euskara Sailak antolatuta, egitarau barri horrek hainbat musika-joera hurreratuko deutsez bilbotarrei Barrainkuako Udaltegian (Barrainkua, 5), urriko eguen guztietan, arratsaldeko zortzietan. Sarrerea doban izango da.

Egitarau bereziari 'Boltsiko-Musikea' izena jarri deutse eta bertan musika-mota desbardinak jorratuko dira: brasildar musikea, boleroak, jazza eta folka. Urriaren 6an, arratsaldeko zortzietan, Paulo Gaiger-ena izango da lehenengo emonaldia. Hurrengo eguenetan, konbidau nagusiak ondokoak izango dira: Trío Sabor Cubano, Sacratif, eta Igelaren Trikimailua.

PAULO GAIGER brasildar kantautoreak emongo deutso hasierea Boltsiko-Musikea zikloari. Aktore eta antzerki-zuzendaria dan musikari kariokeak eskainiko dauen errepertorioa Brasilgo kantu tradizionaletan oinarrituta egongo da. Hurrengo eguenean (urriak 13), boleroen txandea izango da, TRIO SABOR CUBANO taldearen eskutik. Talde hori Bilbon eratu zan eta musika freskoa eskaintzen dau: doinu afro-kubatarrak eta erritmo tradizionalak, besteak beste, txa, txa, txa eta boleroa. Urriaren 20an, Euskal Herriko SACRATIF jazz taldeak “Garabatos” izeneko bere bigarren diskoa aurkeztuko dau. Astebete geroago, IGELAREN TRIKIMAILUA taldearen folkak amaierea emongo deutso egitarauari. Bilbon bizi dan talde gazte horrek hainbat musika tresna erabilten ditu eta erritmo-oinarri indartsua dauka. Aurtengo udagoienean argitaratuko dan “Folkspunska” izeneko bere lehenengo laneko doinuak kantauko ditu.