Euskaldunok munduan  IV. urtea // 130. zenbakia

Nazino Batuen aurrean Sahararen aldeko berbaldia egingo dau bihar Berrizko alkate Rosa Mari Ostogainek


Bizkaie!

New Yorken dago Rosa Mari Ostogain Berrizko alkatea Ferdissah, IAJWS, CGAE, Giza Eskubideen Liga, Kanariar ugarteetako Amistad elkartea, Kanarietako Giza Eskubideen aldeko elkartea eta CEAS elkarteko beste ordezkari banagaz.

Nazino Batuen politika berezi eta deskolonizazinoaren komisinoaren aurrean berba egingo abe Sahararen autodeterminazino eskubidea defendiduteko eta, bide batez, Marokok Nazino Batuek antolatutako bake prozesuari jarten dieutsozan trabak salatzeko.

Rosa Mari Ostogainek, Mendebaldeko Saharagaz senidetuta dagozan euskal herri askoren izenean egingo dau berba Sahararen askatasuna aldarrikatu eta RASDren errekonozimentua onartu dagien eskatzeko.

Euskal Fondoaren izenean egingo dau berba Berrizko alkateak eta Marokoko gobernuari legea beteteko sasoia dala eskatzera joango da Nazino Batuen Elkartearen aurrera. Horregaz batera, Berrizen, Euskal Herriko beste hainbat herritan lez, Marokotik udea pasetan etorten diran umeak hartzen dabezala azalduko dau. Baina horrezaz ganera, Sahara okupatuak bizi dauen errepresinoa salatuko dau bai eta presoek bizi dabezan baldintzak eta sufriduten daben giza eskubideen zapalkuntzea. Hori dala eta, Ostogainek Nazino Batuen 1495. erresoluzinoa betearazotea eskatuko dau, Saharak dagoeneko 30 urte bete dituan sufrimentu egoeeagaz amaitu dagian. 'Saharako herriak erreferendumerako eskubidea dauka eta ez da negozietako auzia; ez dago ezer berba egiteko. Bakotxak bere ardurei aurre egiteko sasoia da'.

Nazino Batuen elkartera joan dan taldeak urriaren 6 eta 7an parte hartuko dau eztabaidan eta urriaren 8an bueltauko da Euskal Herrira.