IX. SID@R Jardunaldiak Bilbon
Bizkaie!
European Software Institute (ESI) erakundeak SID@R Jardunaldien IX. edizinoa antolatu dau. Internetek eskaintzen deuskuzan aukera zabalak izango dira aztergai Bilboko Euskalduna Jauregian zemendiaren 7an, 8an eta 9an. Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren eta SID@R Fundazinoaren eskutik jatorkuz jardunaldiok.
Enpresa, erakunde eta Administrazinoko beharginei, informatika ikasleei, komunikazino buruei, webgune egileei eta, oro har, Internet lan-tresna legez erabilten dabenei eskainita dagoz jardunaldiak, sareak eskaintzen dituan aukerak hobeto ezagutarazoteko.
Danetara 500 bat lagun inguruk hartuko dabe parte jardunaldietan. Gai orokorrak eta espezializatuak jorratuko dabez, hizkuntzak, legegintzea eta araudia, erremintak, teknikak, diseinua, edukiak... besteak beste. Azken baten, erabilerea eta ulermena errazteko tresnen inguruan sakonduko da.
SID@R jardunaldiak orain arte Madrilen, Tenerifen, Lisboan eta Buenos Airesen egin dabez, besteak beste. Aurten, SID@R Fundazinoak Euskal Autonomia Erkidegoa aukeratu dau administrazino publikotik erabilerraztasuna sustatzeko egiten dagozan lana eredugarritzat joten dabelako.