Ordenadoreak hirugarren munduko umeentzat
Bizkaie!
Kostuak gitxitu ezkero, produktua jente gehiagoren eskuetara ailegau daiteke. Hori pentsau dau Nicholas Negroponte Massachusettsko Teknologia Institutuko adituak. Esan eta egin: hirugarren munduko umeek ordenadoreak izan dagiezan, 85 euro baino gitxiagoko aparatu eroangarriak egiten hasi da Negroponte. Helburua aberatsen eta probreen arteko alde digitala gitxitzea da.
Puntako teknologia erabili beharrean, produktu merkeagoakaz egiten ditu Negropontek ordenadoreak. Linux sistema eragilea daroe eta ez dabe disko gogorrik izango, memoria txartelak baino. Bateriak eroango dabez, argindarra ez dagoan herrialdeetan funtzionau ahal izateko.
Datorren urterako ordenadorea kalean izatea gurako leuke Negroponteak baina, kontuan hartu ezin izango dala dendatan erosi, hezkuntza agintariek baino ezin izango dabezalako eskatu.