Autoak USBgaz
Gotzon Plaza,
informatikoa
Lehenengoa Volkswagen enpresea izan da. Frankfurt-eko Autoaren Azokan agertu diran modelo barrien artean, Eos eta Goft R32 bereziak dira. Ez bakarrik autogintzan egin diran barrikuntza eta garapenei esker, teknologiagaz loturea daukielako baino. USB (Universal Serie Bus) konekzinoak, zertarako? Momentuz musikea entzuteko baino ez dabe erabiliko baina batek daki nora eroango gaituen.
Holako konekzino bategaz, berbarako, gure MP3ean gordeta daukaguzan musika artxiboak entzungo doguz autoan. Autoaren musika-aparatua preparauta dago kanpoko artxiboak onartzeko eta bertan gordeta daukaguzan abestiak entzungai jarteko.
Denporan atzera eginez, gogoratuko dogu hasieran txoferrak edo beste edonork joten ebala txistua; gero, irratien eta radio-kaseten garaia heldu zan. Azken urteotan, ez dago ia kasetik autoetan, orain danak dira CDak. Eta hor jatorkuz alemanak euren asmakizunakaz. Hurrengo pausua? Akaso, autotik bertatik WiFi sistemei esker Internetera sartzeko konekzinoa eta musika-artxibo hori momentuan bertan hartzea saretik.
Volkswageneko bozeramaleek esandakoaren arabera, datorren udabarrirako (2006) Golf, Golf Plus eta Touran modeloetan eukiko dogu USB loturea.