Aurkikuntza arkeologikoak Interneti esker
Gotzon Plaza,
informatikoa
Google bilatzailearen mapak erabilten egoala, Luca Mori italiar programatzailea zur eta lur geratu zan: Google Maps zerbitzuak eskaintzen eutsozan Sorbolo (Parma inguruan) herriko mapak ikusita, aparteko zeozer topau eban. Hasieran erreka baten arrastoa zala pentsau eban baina, hobeto aztertu ostean, inguruan gizakiak egindako estruktura batzuk ikusi ebazan.
Mapak hartu eta arkeologo profesionalengana jo eban italiarrak. Parmako Arkeologi Museo Nazionala be arduratu zan eta bertara joan ziran ikerketak egitera. Eta bai! Han agertu ziran erromatar garaiko ‘villa’ baten arrastoak. Erromatarren ‘villak’ gure baserrien antzekoak ei ziran baina apartekotasun batzukaz: baserrietan legez, eurek bakarrik lortzen ebiezan biziteko behar ebiezan produktu guztiak baina ez zan eraikin bakar bat (baserria lakoa), eraikin multzo bat baino, etxeak, ganaduentzako kortak, errotak, labak, garia gordetako sabaiak... eukiezan.