‘Eskutik Euskara’: lagunak euskalduntzeko ekimena
Ekimena hilea amaitu arte herrietan zabalduko da, euskaltegietan matrikulea egiteko epea amaitu arte. ‘Une honetan hartu beharreko konpromisoa dogu’, esan dau Balentziagak.
Hori guztia, Kontseiluak aspaldi martxan jarritako ‘norbanakoen konpromisoak’ ekimenaren pauso barria da. ‘Aurrekoan errenta-autorpena euskeraz egiteko deia egin genduan eta oraingoan lagun bat euskerea ikastera animetakoa’, ganeratu dau Ekintza Planeko Arduradunak.
‘Hizkuntzearen normalizazinoaren zeregina belaunaldi barriei bakarrik ixtea ez da nahikoa, helduek be badabe euskereagazko konpromisoa’, animau dauz Kontseiluko Idazkari Nagusiak.
Euskaldunon konpromisoa euskerea erabilteaz ganera, lagunak euskaltegira eroatea be badala adierazo dau Xabier Mendigurenek. ‘Gutariko bakotxak lagun bat euskaltegira eroanez bultzada handia emongo geunskio helduen euskalduntze-mobimentuari’.
Xabier Paia
Euskerearen Kontseiluak Euskal Herri erdaldun honetako euskerea jagon gura dau. Erakundea sortzearen arrazoi nagusia hori izan zan eta hori beteteko amesagaz dator oraingoan be ‘Eskutik Euskara’ kanpaineagaz. Herrietan zabalduko dan proposamena da kanpaina barria, euskaldunei eta euskerea ikasten dabizanei lagun edo familikoren bat euskerea ikastera animetako konpromisoa har dagiela eskatzeko. ‘Euskerearen normalizazinoa lortzeko gizartea euskaldundu gura dogu; horretarako gure ingurua euskaldundu behar da’, adierazo eban kanpainearen aurkezpenean Kontseiluko Idazkari Nagusiak, Xabier Mendigurenek.
Aurkezpen-agerraldian euskerea ikasteko konpromisoa hartu eben adibide bi izan dira. Prentsaurrekoan, sano ezaguna dan Afrika kantari getxoztarra eta Itziar Ituiño ‘Goenkale’ telesailean eta hainbat film eta antzezlanetan lan egindako aktorea batu ziran. Biek euren burua euskaldundu dabe eta orain ingurukoek euskerea ikastea gura dabe euskeraz biziteko. Hori dala eta, euskaldunek konpromisoa hartzea beharrezkoa da, gaur egun lotzen diran oasi apurrak gero eta handiagoak egiteko.
Kanpaina barriaren leloa ‘Eskutik euskara’ da. ‘Eskutik eskura zabaldu gura dogu euskerea, euskerearen bidea egiteko lagun baten eskutik egitea proposatzen dogu’, azaldu eban Mendigurenek. Asmo horrek, ostera, traba soziolinguistiko batzuk daukaz tartean. Izan be, laguntasuna sendotu danean persona biren artean, sano gatxa da erlazino horren hizkuntza-kodea aldatzea. Kasu honetan, ikasteko gogoa izango da baldintza erabagigarria, lagun erdaldunak egin beharko dauelako ahaleginik handiena. Edozelan be, egia da euskerea presente dagoan ekosistema batean ikasten hastea askoz be errazago eta erakargarriagoa izan behar dala zerotik hasi behar dauenarentzat.
‘Eskutik euskara’ leloa Euskal Herri osoko 150 euskaltegitan zabalduko da kartel eta txartelen bidez, eta euskalgintzako mila personaren laguntza izango dau herrietan zabaltzeko. ‘Euskaldunen eta euskera ikasleen eskura jarri doguz txartelak lagun edo familiako baten datuak apuntetako eta euskaltegian ixteko’, argitu dau Kontseiluko Ekintza Planeko Arduradunak, Mikel Balentziagak. Izan be, datuak emon baino lehen lagun honen baimena izatea eskatuko da.