Musikea  IV. urtea // 129. zenbakia

Berri Txarrak taldea barriro zuzenean etxetik hur eta urrun


'Jaio.Musika.Hil' diskoan, danetara 12 kantu topauko dozuez: 1) Zertarako amestu; 2) Berba eta irudia; 3) Oreka; 4) Iparra galdu: Hegora joan; 5) Jaio.Musika.Hil; 6) Onak eta txarrak; 7) Iraultza Txikien Asanblada; 8) Bueltatzen; 9) Kezkak; 10) Isiltzen banaiz; 11) Breyten; 12) Gelaneuria.

Bizkaie!

Laster ikusiko dau argia nafarren 'Jaio, Musika, Hil' izeneko disko barriak baina Gorka eta bere lagunak ez dagoz gora begira. Astegoienean hasiko dira zuzenekoakaz Katalunyan, hilaren 30ean Gironan eta urriaren 1ean, Bartzelonan.

Urriaren 7an, barriz, taldearen jaioterrian, Lekunberriko 31 aretoan emongo dabe kontzertua eta hortik aurrera, Gasteiz, Irurtzun, Bilbo, Iruñea eta Durangon be kontzertuak eskainiko ditu Berri Txarrak taldeak.

Tartean, zemendian, AEBetara bueltauko dira (udan AEB, Mexiko eta Nikaraguan kontzertuak eskaini ebezan eta Kansasen grabau eben disko barria), izan be hiru kontzertu berbatu dabez San Frantziskon, Tijuana Bajan eta Boisen.

Berri Txarrak taldearen bosgarren diskoa ('Jaio, Musika, Hil') Ed Rosegaz nahastau ostean, Mike Fogsemkemper arduratu da masterizazinoaz New York-eko Turtletone estudioetan eta, ezustekorik ezean, laster egongo da dendatan salgai.

Berri Txarrak taldearen disko barrian, Deabruak Teilatuetan taldeko Aritzek parte hartu dau 'Iraultza Txikien Asanblada' kantuan.