Javier Muguruzaren 'Abenduak 29'
Bizkaie!
'Abenduak 29' izenburuagaz aurkeztu barri dau Jabier Muguruzak azken diskoa. Angel Unzuren gitarra akustikoa eta Mireia Otzerinjauregiren ahotsa dagoz entzungai kantautore euskaldunaren zortzigarren bakarkako lanean. Ganera, kanten berbatan be, laguntzino berezia izan dau Muguruzak, tartean IƱaki Irazu, Kirmen Uribe, Harkaitz Cano, Jose Luis Padron, Bernardo Atxaga eta Gerardo Makuleta izan ditu lankide eta, zelan ez, kantautorearen beraren letraren bat edo beste egon badago 'Abenduak 29 lanean.
Muguruzaren gai nagusia eguneroko bizimodua izan da. Oso ohikoak diran gauzetan oinarritu da lan hau egiteko eta, gure inguruan pasetan dana benetan garrantzitsua' dala ohartuta, hori erakutsi gura izan dau Abenduak 29 diskoan.
Grabazinoa Katarain estudioetan egin dabe, Angel Katarainen beraren lankidetzeagaz eta Jorge Drexlerren kolaborazino bereziagaz.