Euskerea berbagai  IV. urtea // 130. zenbakia

Hitzmix: hitz eta zenbaki jolasa


Bizkaie! & Elhuyar

Gazteek bakarka edo lagunakaz euskeraz jolastu dagien, Hitzmix CD-ROMa kaleratu dau oraintsu Elhuyar Fundazinoak.

Elhuyar Fundazinoak kaleratu barri dauen Hitzmix CD-ROMaren helburu nagusia bakarka edo lagunakaz jolasteko aukera eskaintzea da, batez be, gazteei, baina oro har, edade guztietako jenteari. Danetara, bost joko ditu: Letren saltsa, Zifren saltsa, Hitz-pasa, Bortz eta Hitz gurutzatuak.

Era honetako jokoak oso ezagunak dira munduan eta horretako joko bakotxak dituan bersino-kopuru handiak jentearen artean daben harrerearen lekuko dira. Halan da be, gure kasuan muga handi bat izan dabe gaur arte: jokoa gustau ezkero, beste hizkuntza batera joan beharra egon dalako. Orain, produktu barri honegaz, hain ezagunak egiten jakuzan jokoakaz euskeraz jolasteko aukerea egongo da.

Zifrak eta letrak, bortz eta hitz gurutzatuak jokoetarako Elhuyar Hizkuntza zerbitzuek argitaratutako Hiztegi modernotik abiatu da (20.000 berba baino gehiago); Hitzpasa jokorako, barriz, Elhuyar Hizkuntza zerbitzuek argitaratutako Ikaslearen hiztegitik abiatu da (10.000 definizino baino gehiago).

Menu nagusian jolastu nahi dan jokoa aukeratu eta gero, bakarrik edo lagun baten kontra jolastu nahi dan aukeratu behar da. Horregaz batera 'entrenamentu' edo 'lehiaketa' moduan jolastu gura dogun aukeratu beharko da. Lehen kasuan, jolasean ibilteko denpora gehiago eta gura beste jolastu daiteke baina errekorrak bigarrenean bakarrik gorde ahal izango dira.