Bartzelonan EH Sona! Jaialdia izango da zemendian
Azken txanpea
Zemendiaren 17an, Xabi San Sebastianek ‘Orai’ azken diskoa aurkeztuko dau gaueko bederatzietan Noble del Convent antzokian. Hurrengo egunean, Nit Basca ospatuko dabe, antzerkiz, dantzaz, txalapartaz, trikitixaz... jositako jaialdia. Zemendiaren 19an, ‘La Torna’ taldearen eskutik dantza ikastaroan parte hartzeko modua egongo da.
Hurrengo astegoienean, zemendiaren 25ean (barikua), Sei Urte eta Nabari taldeek Razzmatazz aretoan kontzertuak eskainiko dabez. Zapatuan, Patxi Perez dantzariak euskal dantzen tailerra eskainiko dau arratsaldeko bostetan eta, egun berean emongo jako amaierea EH Sona! Jaialdiari Niko & Dominika Etxart eta Robert Larrandaburuk Casa Eleizalden eskainiko dabezan kontzertuakaz.
Bizkaie!
Udagoienetan ohikoa dan legez, euskal musikea Bartzelonaraino helduko da Euskal Herria Sona! Jaialdiari esker. Bertako Euskal Etxeak antolatzen ditu ekitaldiak eta aurtengoa zortzigarren edizinoa da. Urriaren 29an hasi eta zemendiaren 26ra arte, Benito Lertxundi, Juan Mari Beltran, Sei Urte taldea eta euskal musikako beste hainbat ordezkari ikusteko aukerea izango dabe bertara hurreratzen diranek.
Bartzelonako mobimentu kulturalaren parte da daborduko EH Sona! Jaialdia. Musikea, antzoki eta aretoetan entzuteaz gan, kalean be entzun ahal izango da eta ikastaroek be lekutxua eukiko dabe, dantzea, txalapartea... Triki-poteoan parte hartu gura dabenek aukera parebakoa izango dabe eta dobaneko kontzertuak be egongo dira, Bat Gehio eta Ttakunpa taldeakaz. Azken honeek zabalduko dabe jaialdia urriaren 29an, gaueko bederatzietan, Rei plazan. ‘Bat Gehio’ taldea Bartzelonan jaio zan eta taldekideen artean lau euskaldunak dira, bi katalanak eta bat Menorkakoa. Jazz, pop eta bossanova musika-estiloak entzun ahal izango dira kontzertuan, beti be euskeraz. Ttakunpa, bestalde, zortzi euskaldunek osotzen dabe eta euskal musika tradizionala musika afrikarragaz buztartzen dabe.
Benito Lertxundiren kontzertuaz askok eta askok gura izango dabe gozau. Oriotarra, Olatz Zugastigaz batera, L´Espai antzokian izango da zemendiaren 5ean gaueko hamarretan ‘Zuzenean’ azken laneko kantak eskaintzen.
Hurrengo astegoienean, zemendiaren 11an (barikua), Juan Mari Beltranek El Luisos de Gracian eskainiko dau ‘Arditurri’ emonaldia. Zapatuan, arratsalde partean, trikipoteoa egingo dabe. Gauez, triki-tixea antzokira eroango dau Triki Ta Ke talde donostiarrak.