Ana Toledo proposatu dabe Juan San Martinen jarlekua hartzeko
Argitaratutako lan nagusiak:
(Txillardegigaz, Jose Luis Alvarez Enparanzagaz, ed.:)
UZEI: Hizkuntzalaritza-Hiztegia, 2 liburuki, Elkar, Donostia, 1982.
Domingo Agirre: euskal eleberriaren sorrera, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilbo, 1989.
(Ed.:) Etxegarai eta beste: Leiendak (1879-1891), Euskal Klasikoak Saila, 40, Etor, Donostia, 1990.
(Ed.:) Txomin Agirre: Auñemendiko Lorea , Euskal Klasikoak Saila, 65, Ostoak argitaletxea, Donostia, 1998.
(Elixabete Perez eta Esther Zulaikagaz, ed.:)
Juan Mari Lekuona: Ikaskuntzak Euskal Literaturaz (1974 -1996), Unibertsitate Saila, Euskal Filologia, 7 z., Deustuko Unibersidadea, Donostia,1998.
(Ed.:) Jesús María Lasagabaster, Las literaturas de los vascos, Universidad de Deusto, San Sebastián, 2002.
(Elixabete Perez eta Esther Zulaikarekin):
Bidegileak. Juan Mari Lekuona (1927), Eusko Jaurlaritzearen Argitalpen Zerbitzu Nagusia, Vitoria-Gasteiz, 2005.
(Elixabete Pérez eta Esther Zulaikagaz):
Bidegileak. Patxi Altuna (1927), Eusko Jaurlaritzearen Argitalpen Zerbitzu Nagusia, Vitoria-Gasteiz, 2005.
Literaturearen gaineko hainbat artikulu be argitaratu ditu, besteak beste, honako aldizkarietan: Quimera, Mundaiz, Euskonews&Media, Hegats, Bidebarrieta
Bizkaie!
Jose Luis Lizundia, Jean Haritschelhar eta Xabier Kintana euskaltzainek proposatuta, Euskaltzaindiak irailaren 23an, Altsasun egindako osoko bilkuran, Juan San Martin euskaltzaina zanaren hutsunea beteteko hautagai bakarra aurkeztu dau: Ana Toldedo.
Datorren hilean egingo dan osoko bilkuran, botazinoa egingo da eta euskaltzain barria aukeratuko, beti be nagusitasun osoa lortzen bada.
Ana María Toledo Lezeta (Antzuola, 1954), Filologia Hispanikoan lizentziatua eta Euskal Filologian lizentziatua eta doktorea, Deustuko Unibersidadeko Donostiako campusean. Gaur egun, ikastegi horretan bertan dihardu irakasle, Giza Zientzien fakultadean (Euskal Literaturea), eta Bilboko campusean, Filosofia eta Letren fakultadean (Egungo Euskal Literaturea, Euskal Testuak, Literatur Teoria eta Literatur Kritika).
Euskal literaturea da bere langai eta aztergai nagusiena. Horren lekuko, argitaratutako liburuez ganera, kongresu eta jardunaldietan aurkezturiko txosten eta komunikazinoak: literatur kritikea, kontagintzea, eleberrigintzea, literatur teoria, edo euskal literaturearen jatorria. Era berean, hainbat idazleren lana aztertu dau: Azkue, Mogel, Etxepare, d’Abbadie Halaber, Eusko Ikaskuntzan, Hizkuntza eta Literatura saileko kidea da (1993tik), eta Gipuzkoako lehendakariordea izana da (1999-2002). Bestetik, 1992 eta 1995 bitartean, “Cuadernos Universitarios, Mundaiz”en argitalpen batzordeko kidea izan zan. 1999tik 2003ra, Euskararen Aholku Batzordeko partaide izan zan.
Euskaltzaindian, Literatura Ikerketa batzordeko kidea da 1989tik, sortu zanetik hain zuzen be, baita Sustapen Batzordekidea be (2005eko garagarriletik). 1996an Euskaltzain urgazle izentau eben. 2005eko maiatzetik, Euskaltzaindiko Gipuzkoako ordezkaria da.
Hainbat literatur saritan epaimahai lanak bete ditu, besteak beste, Bizkaiko Foru Aldundiaren Literatur Sarietan, Zarauzko Udala eta Gizpuzkoako Foru Aldundiaren Xabier Lizardi Sarian, Irun Hiriko Literatur Sarian, Euskadi Literatur Sarian, “Premio Nacional de Literatura” sarian, eleberri atalean; edota Euskaltzaindiaren beraren Txomin Agirre sarian.