Bidebat bizkaitarren ‘Iluntzean’ lehenengo diskoa
Bizkaie!
‘Iluntzean’ izenburupean jatorku Bidebat talde bizkaitarraren lehenengo diskoa. Bost urtetan alkarregaz joten ibili ostean, Borja (abeslaria eta bajua), Gorka (bateria), Juanjo (gitarrea) eta Raul (gitarrea), lortu dabe euren amesa: diskoa ataratea. Gaztelupeko Hotsak disketxearen eskutik jatorkuz metal musikea oinarritzat hartuta. Arrasateko Shot estudioetan grabau dabez orain arte Arrigorriagan baino entzun ez diran kantak. Josema Linazasorok eroan dau arlo teknikoa.
Bost urte denporatxua da eta daborduko hainbat esperientzia on bizi izan ditu Bidebat taldeak. 2002an, Euskadi Gazteak urtero antolatzen dauen Maketa Lehiaketako Publikoaren Saria lortu eben. Ganera, nazinoarteko ‘Emergenza’ lehiaketan bigarren izan ziran. Baina hori ez da nahikoa bizkaitarrentzat eta gorago jo gura dabe. Horren erakusle da ‘Iluntzean’ diskoa. Daborduko entzungai dago eta kontzertuakaz be laster hasiko dira.