Kilometroak 2005: ‘Plazara!’
Bizkaie!
’Plazara!’ lelopean, Leintz Bailaran (Gipuzkoa) ia dana dago prest datorren domekarako, urriak 2.
Arizmendi ikastoleak antolatu dau aurten Gipuzkoak ikastolen aldeko jaia. Orain urte bi hasi ziran lanean Arrasateko San Frantzisko Xabier, San Viator eta Umezaintza eta Eskoriatzako Almen ikastolak. Kooperatiba integralaren ereduan oinarrituta, lau proiektu txikiren indarrak handiago batean batu ebiezan eta emoitzak laster urtengo dau plazara. Arizmendi ikastolearen helburua ‘handitzen joatea’ da, Txaro Iraeta zuzendariak berak esandakoaren araera, ‘Leitz Bailarran erreferentzia izatea’. Kilometroak 2005 jaialditik azpiegitura barriak egiteko dirua ataratea da helburua, euskerearen eta euskal kulturearen alde egiteaz gan.
Urriaren 2an, goizean goizetik emongo jako hasierea Kilometroak 2005 jaiari. Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Ikastolen Elkarteko eta Leintz Bailarako agintariek hartuko dabe parte lehenengo ekitaldi horretan. Agintariek eta antolatzaileek ibilbidea egin ostean, ikastolearen alde behar egin daben hainbat lagun omenduko dabez eta Oiartzuneko Haurtzaro ikastoleari (datorren urteko jaialdiaren antolatzailea) lekukoe emongo jako.
Ibilbidea
Zortzi kilometro eta zortzi gune. Tartean, hainbat eta hainbat ekitaldi eta kontzertu: Kaotiko, Brigada Kriminal, Sorkun, Tapia eta Leturia, Afrika... Jatekoak eta edatekoak be ez dira faltako baina hori bai: ‘garbitasuna bermatu behar da’.
Kantea
Jon Sarasuaren eskutik jatorku ‘Kilometroak 2005’ jaialdiko kantea, Liken taldearen laguntzinoagaz. Tartean, ehun bat musikarik eta kantarik hartu dabe parte.