EAEko internauten % 20k euskerea erabilten dau
Ingelesa euskerea baino erabiliago
EAEko herritarrek amaraunean ibilteko ingelesa euskerea baino gehiago erabilten dabe:
Ingelesa: % 22,6
Euskerea: % 20,4
Gaztelania: % 98,4
Besterik: % 2,1
143 mila euskaldun ei dabilz euskerazko amaraun guneetan . Euskal Estatistika Erakundearen arabera (Eustat), Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren artean, 2004ko urtarriletik bagilera % 34 igon da euskerazko amaraun guneetan ibilten diran euskaldunen kopurua: 98.000 dira danetara.
Euskerazko amaraun guneetan ibilten diranen ezaugarriak
35 urte baino gitxiago daukiez: % 71,1
Beharginak: % 50,8
Ikasleak: % 41,4
Ikasketei jagokenez,
Goi mailako ikasketak daukiez: % 51,4
Bigarren mailako ikasketak daukiez: % 46,9
Amarauneko ibiltari euskaldun gehienak Bizkaian bizi dira, % 44,1 hain zuzen be. Ehuneko hori lurralde horretan diran euskaldunen proportzinoa baino apur bat handiagoa da; izan be, 2001eko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsuan % 41,7 ziran euskaldunak Bizkaian. Pentsau gura dot horreetako batzuk Bizkaie!-ko irakurleak izango dirala eta, hortaz, eskerrak emon beharko jatzuez!
Xabier Paia
Amaraunean ibili ohi diranen artean % 20,4k euskerea erabilten dau Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Urte hasieran baino % 5 gehiago dira amaraunean euskerea erabilten dabenak.
Datu horreen arabera, kontuan izan behar dogu euskerearen ziberzabalkunderako sano garrantzitsua izan dan faktore bat: orain arte, eta ondino hainbat arlotan, euskereak beste hizkuntzek erraztutako bidea erabili behar izan dau aurrera egiteko, beti edo gehienetan hizkuntza handien atzetik ibiliz. Interneten demokratizazinoagaz, ostera, euskereak bere bidea egin leike ingelesak, espainolak edo beste edozein hizkuntza indartsuk legez, eta erdibideko zibernormalizazinoak bere frutuak emon ditu. Erdibidekoa dinot, ondino be ez dagoalako euskerea % 100ean zabalduta sare osoan. Izan be, gehienean alternatiba onak eskaini arren, ondino ziberreskaintza batzuek ez dabe analogorik topau euskeraz.
143.000 lagun ibilten ei dira sarean. 15 urte baino zaharragoak diran EAEko herritarren artetik 700.000 ibili ohi dira amaraunean eta horreetatik 143.000 internautek (% 20,4) euskerea erabilten dabe, Euskal Estatistika Erakundeak (EUSTAT) argitara emondako azterketaren arabera. Danetara, EAEko 15 urtetik gorako biztanleen % 38k erabili dau internet azken hiru hilabeteetan.
Jasotako datuen arabera, euskerearen erabileran tarte txikia dago gazte eta helduen artean. Hain zuzen be, puntu bakar baten tartea dago euskerearen erabileran Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) gazte eta helduen artean: 6 eta 14 urte arteko ume eta gazteen % 23,5k euskerea erabilten dau amaraunean. 15 urtetik gorako herritarrak: % 22,4k egiten dau euskeraz interneten.