Sarean  IV. urtea // 129. zenbakia

Notodofilmfest.com


Bizkaie!

Donostiako Zinemaldian, film luzeez gan, film laburrek be lekua izan dabe Notodofilmfest.com lehiaketeari esker. Izenak berak erakusten dau lehiaketea Internet bidezkoa dala, hau da, filmak webgunera bialdu behar dira eta ordenadorearen bidez ikus daitekez.

Minutu erdian (30 segundu, ez bat gehiago, ez bat gitxiago) film baten ezaugarriak daukazan produktua egitea da helburua. Lehiaketa berezi honen laugarren edizinoa da eta aurten Donostiako Zinemaldian emon deutse hasierea. Epaimahaia honako honeek osotu dabe: Javier Fesser, Chus Gutierrez, Nacho Vigalondo, Alex de la Iglesia eta Miguel Bardem. Ganera, epaimahaiko kide batzuek lehiakideen baldintza berberak daukazan film laburrak egin dabez.

Zinemagile barriei begira antolatutako lehiaketea da eta teknologia barriek zeresan handia daukie, film danak Internet bidez ikus daitekez-eta. Javier Fesser, epaimahaiaren buruak adierazo ebanez, 'lehiaketa hau aukera ona da zinemagile gazteek euren talentua erakusteko'. Jaso dabezan 1.500 film laburren mailea, orokorrean, ona dala zehaztu eban Fesserrek.

Sariak honako honeek dira: film onenarentzat 15.000 euroko diru-saria eta New Yorkeko 'Film Academy' ezagunean astebeteko ikastaroa egiteko aukerea izango da. Bigarren saria hiru pelikula laburrek jasoko dabe (2.000 euro eta ikastaroa New Yorken). Ganera, publikoaren boto gehien daukazan film laburrak 2.000 euro jasoko ditu. Epea zabalik dago, beraz, animau zaiteze.