Sarean  IV. urtea // 129. zenbakia

DVD salerosketea


Bizkaie!

Peerflix plataformeak DVD zaharrakaz negozioa egitea erabagi ebanetik hona itzelezko arrakastea izan dau. Webgune horrek urtebete daroa kontu honetan eta, azken sei hilabeteotan, 40.000 erabiltzaile izan ditu.

Peerflix plataformeak DVDak erosi zein saldu gura dabezanen zerrendea egiteko eskatu deutse erabiltzaileei eta enpresa, eskaintzaile eta eskatzaileak alkartzeaz arduratzen da. Zerbitzuak 99 zentimo balio dau.

Billy McNair Peerflixeko fundatzaileak esan dauenaren arabera, DVDen komertziorako merkadu potentziala oso handia da eta enpresak egin dauen ikerketa batek erakusten dauenez, azken zortzi urteotan saldutako DVDen % 60 bi biderrez baino ez da ikusi. Horregaitik, negozio borobila topau dau etxean ezertarako be balio ez daben DVD horreek (daborduko behin baino gehiagotan ikusitakoak) saltzeko.

AEBetako kontsumitzaileek, urtean, 18.800 dolar inguru gastetan dabez urtean DVDak erosten. Atara kontuak Peerflix-en merkadua zelakoa izango dan!