.cat
Bizkaie!
Internet Corporation for Assigned Names and Numbers (ICANN) erakundeak PUNTCAT alkarteak sortutako '.cat' domeinu barria onartu dau. Domeinu hau Kataluniako kulturea eta hizkuntzearen inguruko webguneentzat izango da, Generalitatetik zehaztu eben legez.
Carles Sol Unibersidade, Ikerketa eta Informazino Gizarte sailburuak azaldu ebanez, Generalitatek poz handiz hartu eban barria, izan be 'oso garrantzitsua da Katalunia mundu osoan bere domeinuagaz identifikau ahal izatea'. Ganera, Solek eskerrak emon eutsozan PUNTCAT alkarteari, domeinua sortzeko egindako lanagaitik. 'Profesionaltasun eta eraginkortasun handiz egin dabe lan', adierazo eban sailburuak.
Bestalde, Oriol Ferran Telekomunikazino eta Informazino Gizarte idazkariak '.cat' domeinua eskatzeko deia egin deutse katalan danei.
Urte askoko kontua
Orain dala urte asko hasi zan PUNTCAT alkartea '.cat' domeinua sortu guran. Alkarteak 2004ko martiaren 16an egin eban eskaera ofiziala eta oraintsu onartu dau Internet Corporation for Assigned Names and Numbers' erakundeak.