Musikea  IV. urtea // 128. zenbakia

Hemeretzi urteko gazte korearrak irabazi dau Pablo Sarasate bibolin lehiaketea


Bizkaie!

Je-Hye Lee hemeretzi urteko neska korearrak irabazi dau Pablo Sarasate bibolin nazinoarteko lehiaketearen zortzigarren ekitaldia. Aurtengo ekitaldian hamabi herrialdetako hamabost musikarik parte hartu dabe eta Leek lehiaketaz ganera, epaimahaiaren eta publikoaren sariak be irabazi ditu.

Finalera hiru bibolin-jole heldu ziran: irabazlea bera, azpitxapeldun geratu zan Daniel Autritch 21 urteko alemaniarra, eta Ui-Youn Hong hamezortzi urteko korearra. Hiru finalistek Pablo Sarasate Orkestra Sinfonikoa izan eben lagun Enrique Garcia Asensioren zuzendaritzapean.

Je-Hye Lee irabazleak 10.000 euroko saria eskuratu eban lehiaketea irabazteagaitik eta gainera, 3000 euro eskuratu ebazan epaimahaiaren sariagaitik eta beste 1500 euro publikoaren saria irabazteagaitik.