Hamazazpi talde eta bakarlari Duncan Dhuren omenez
Bizkaie!
Hogei urte pasau dira talde donostiarrak 'Por tierras escocesas' lehen diskoa grabau ebanetik eta, hori ospatzeko, 17 talde eta bakarlari batu dira 80 eta 90 hamarkadatan talde garrantzitsuenetakoa izan zana omentzeko.
'Cien gaviotas.Tributo a Duncan Dhu' izenagaz kaleratuko dan diskoan talde eta bakarlari garrantzitsuak parte hartu dabe. Duncan Dhu bera donostiarra izanda, Gipuzkoako uriburuko talde ezagun bik ezin eben hutsik egin: Alex Ubago eta La oreja de Van Gogh. Ubagok 'Esos ojos negros kanta ezagunaren bersinoa egingo dau eta La oreja de Van Goghek 'A tu lado' moldatuko dau.
Donostiako talde ezagun horreez gan, beste askok be hartu dabe parte diskoan. Holan ba, Hombres G taldeak 'Rozando la eternidad' abestuko dau, Revolverrek 'Palabras sin nombre' eta Los Secretos taldeak 'A tientas' kantearen bersinoa egingo dau.
Duncan Dhuri egin deutsen omenaldi-diskoan, besteak beste, honako kantautore eta bakarlariek hartuko dabe parte: Rosana, Quique Gonzalez, Javier Alvarez, Ivan Ferreiro eta Andrés Calamaro. Azken honek, Cristina Llisoren laguntzinoagaz, 'Siempre' kantearen bersinoa egingo dau.
Diskoa hamazazpi abestik osotzen dabe eta aurrez aitatutakoez gan, El canto del loco, El sueño de Morfeo, La cabra mecánica, Despistaos, Los Galván, La sonrisa de Julia eta Elefantes taldeek be parte hartzen dabe.