Kulturea  IV. urtea // 129. zenbakia

Zornotzako Udalak euskal literatureari buruzko beka bat deitu dau Santiago Onaindiaren omenez


Bizkaie!

Zornotzako Udalak eta Ametx erakundeak Santiago Onaindia izeneko bi urteko bekea deitu dabe euskal literaturearen azterketa eta idazlearen sorkuntza eta ikerkuntza arloetako lanakaz jarraitzeko asmoz. Bekak urtebeteko iraupena izango dau gehienez eta 9.000 euro emongo ditu.

Bekearen sustatzaileek egunotan jakinarazo dabenez, norbanakoek zein taldeek lortu leikie bekea eta interesatuek urriaren 15a baino lehenago aurkeztu beharko dabez eskaerak behar dan moduan osotuta, curriculum vitae eta lanari buruzko txosten zehatzagaz Zornotzako Zelaieta Zentroan.

Zornotzako Udaleko iturriek argitu dabenez, behin eskaera guztiak jasota, Ametx erakundeko presidenteak izentautako epaimahaiak bekea esleitu eta hiru hilabete geroago ezagutarazoko dau emoitzea.