Musikea  IV. urtea // 128. zenbakia

Gora Kuba Tour 2005, hilaren 20an hasita


Bizkaie!

Pin Pan Pun taldeak bihar, Irailaren 20an ekingo deutso '2005 bira Kubatarrari, indarbarrituta eta taldekide barriakaz: “Barrene” bateria donostiarra (Eraso eta Adimen taldeetan ibilia), “Fadi” baxu Tuterarra, “Jon” Oreretako gitarra (Azken Garrasian ibilitakoa). Kontuak kontu eragin barri horreekaz, Pin Pan Pun taldearen musikea Hard Corea eta metaleroagoa bilakatu da, Etsaiak taldearen hasierak gogorarazoten deuskuna.

Pin Pan Pun talde barria kubatar ugarteko uri desbardinetan izango da zuzenean eta rock zaleek musikeagaz gozetako aukerea izango dabe, berbarako “Rockaren biktimak” azken singlearen indarragaz.

Disko barriaren zati bat “Centro-Habana” estudioan grabauko dabe, kubatar perkusinolari eta abeslariakaz. Aurreko DVDa grabau ebana be eurakaz egongo da eta, beraz, izugarrizko irudiakaz kargauta bueltatuka dirala pentsau geinke.

Gora Kuba Tour 2005

- Eguena, irailaren 23an, Matanzas herrialdeko “Anfiteatro de Cardenas” en + Zeus.
- Domekea, irailaren 25ean, Pinar del Rio uriburuko antzerkian + Sentencia.
- Martitzena, irailaren 27an, Santa Clarako “Cabaret El Bosque” + Eskoria + Zeus.
- Eguaztena, irailaren 28an, Cubavision telebistako Cuerda Viva musika saioan, zuzenean.
- Eguena, irailaren 29an, La Habanako “Salon de la tropical” + Zeus + Trival
- zapatua, urriaren 1ean, La Habanako “Parque Almendares” + Zeus + 10 talde gehiago.